XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristobal Kolon, Genoako semea

Kristobal Kolon 1451.ean jaio zen Genoan, Italiako iparraldean dagoen itsas ondoko hiri aberats eta eraginkorrean.

Aitak ongi ateratzen zuen bizimodua oihalgile gisa.

Domeniko Kolon'en familia ezaguna zen Genoan.

Kristobal Kolon eskolaratu bazuten ere, ez zen bertara luzaro joan.

Irakurtzen, idazten eta zenbatzen ikasi zuen.

Hiriko biblioteka batetan geografi, astronomi eta nabigazio liburuetan murgildu ohi zen.

Geografi mapak marrazten ere ikasi zuen.

Oso gazte zelarik aprendiz aritu zen aitaren lantegian.

Bere garaiko artisauen seme gehienek bezala, familiako lanbidea ikasi behar izan zuen bere aitari segida emateko.

Baina berak ez zuen oihalgile bihurtzeko gogorik.

Genoak, mundu zabalera begira zegoen ospe handiko metropoli hark, etorkizun erakargarriago eskaini ziezaiokeen jadanik itsaso eta untzi zale amorratua zen Kristobal Kolon'i.

Ume bat baino ez zela, Kristobal Kolon'ek oihaldegitik ihes egitea izango zuen gogoko, zalantzarik ez, itsas portura abiatzeko; eta merkantziaz betetako untziak herrialde urrun bezain exotikoetatik heltzen zirenean kaietako jende zeregintsuari begira emango zuen denbora.

Kristobal Kolon'ek ez zuen inoiz esan zein adinetan piztu zitzaion itsas-zaletasuna, baina hamalau urte zituela untziratu zen lehendabiziz.

Haren bidaiari bizitza hasia zen...

Ia hil zen uneaz geroztik liburu asko idatzi dira haren bizitzari buruz.

Kolon'ek zituen untzi barruko egunkari gehienak galdu egin ziren.

Baina idazleek eta bere bidaide batzuk aurkitu eta erabilitakoak ematen digu aukera jakiteko zerbait haien edukinaz.

Bestalde, Kolon'ek eskutitzak idatzi eta jaso egiten zituen, eta haietako zenbaitek gaur arte iraun dute.

Testigantza hauek elkarri lotuz gero, jarrai dakieke Kolon'en pentsamolde eta ekintzei.

Kristobal Kolon hil eta hurrengo urteetan, bere seme Don Diego eta bere iloba Luis Espainiako errege-erreginaren aurkako hainbat auzitan sartu ziren.

Kolon'i 1492.ean, munduaren historia aldatuko zuen balentria gauzatzeko prestakuntzak burutzen ari zenean, agindu zitzaizkion titulu eta pribilegioak jarauntsi ahal izateko eskubidea eskatzen zuten.

Auzi hauek direla eta, Kolon'en bizitza eta bidaiak hobeto ezagutzeko aukera eman diguten hainbat testiganza eta lekukotasun jaso ziren.